XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gidazerrenda horrek Zentsuan dauden identifikazio-daturik nagusienak jasotzen ditu eta bere eguneratzeko lana, urtero ematen diren alta eta bajen eta aldaketen azterketa eta segimenduarekin lortuko litzateke.

Eta gero, tresna berri hauek, aberastu baino ez dute egingo zentsuarteko epealdietako informazioa.

Hemen aurkezten den liburu honek establezimenduaren eta merkatariaren ezaugarri behinenak jasotzen ditu, baina ez da eskaintzen datu ekonomikorik erantzun-maila apala eta oso fidagarritasun-gradu baxua eman delako.

Nahiago izan da informazio hau Barne-Merkataritzako Inkestaren bitartez eman, honen mostra-izaera espezifikoak magnitude horiek hobeto doitzeko bidea ematen du eta.

Lerro hauetatik eskertu besterik ez hiru Lurralde Historikoetako Merkatal Ganbarek eman diguten laguntza eta oso bereziki gure Komunitate Autonomoko merkatari guztien lankidetza, ezinezkoa izango zatekeen eta bestela gisa honetako lan bati ekitea.

JOSE LUIS NARVAIZA SOLIS EUSTATeko Zuzendari Orokorra.